2008/02/05

globalizazioa eta kultura

Blogarekin hasi nintzenean galdera bat bota nuen jendeak bozka zezan.
Galdera "globalizazioak kultura ezberdinekiko onurak hala kalteak dakartza?" izan zen; eta gehiengoak globalizazioa kultura ezberdinentzako kaltegarria dela bozkatu du.
Ni neu ere ados nago emaitz horrekin.

Globalizazioa onuragarria izan daiteke hainbat faktoreetarako, urruti gertatzen diren gauzetaz adibidez segituan enteraten gara, eta komunikazioa askoz errazagoa da munduko edozein punturekin (teknologia berriek zerikusi handia dute horrekin).
Baina kultura ezberdinen kasuan globalizazioa faktore nahiko kaltegarria dela deritzot.
Izan ere, kultura handiek txikiagoak "jaten" dituzte, hau da, globalizazioa dela eta, dende asko biltzen duten kulturak asko zabaltzen dira eta kultura txikiagoetan sartzen dira, hauei lekua kenduz.
Horrela, zenbait kultura galdu egin dira edota beren funtsa, muina, galdu dute.

Hortaz, gauza batzuetarako positiboa den globalizazioak kultura txiki (eta ez hain txiki) ezberdin asko kaltetzen ditu, eta, horrela jarraituz gero, gerta liteke denboraren poderioz munduko biztanle guztiak biltzen dituzten pare bat kultura erraldoi egotea indarrean eta beste txiki askoren oroimena baino ez...

2008/02/04

MAASAI kultura II

Hemen grafikoki ikus ditzakegu Maasaiak.
1go argazkian belarrietan erabili ohi dituzten bitxiak ikusten dira, 2. argazkian emakume talde bat dantzan (zerbait ospatzen), 3.ean gerlari bat eta 4.ean gerlari talde bat dantzan.

























































bideoan masai talde bat:

MAASAI kultura

Jarraian ikusiko dugun kultura Maasai-ena da. Maasaiak keniako biztaleria osoaren %1-a baino ez badira ere gutako zeinek ez du noizbait beraiei buruzko zeozer entzun? baliteke beren jazkera bereziagatik izatea (kolore bizi eta bitxi askorekin) edota beraien altura dela eta (oso pertsona altuak dira). Baina, hala ere, "maasai" hitza gehiengoarentzako ezaguna izanda ere, benetan ezer gutxi dakigu beraiei buruz:

Maasaiak nomadak dira, behiak zaintzen dituzte (beraientzako sakratuak dira), nahiz eta noizean behin ehizan ere jarduten duten.
"Maa" da beraien hizkuntza, nahiz eta gehiengoak suajiliz ere badakien, eta gaur egun ingeleraz ere bai.
Boma izaneko asentamenduetan bizi dira, non etxolak eraikitzen dituzten.
Poligamoak dira, hau da, gizon batek emakume bat baino gehiago izan ditzake, "ekonomikoki" mantendu ditzakeen guztiak alegia.
Erabakiak hartzeko garaian nagusiekin bilerak egiten dituzte eta eztabaida publikoak egoten dira.

gehiago jakin nahi duenak, beti bezala, wikipedia kontsulta dezake: http://es.wikipedia.org/wiki/Masai

Manga/Anime

Hemen manga/anime irudien zenbait adibide, oso bereizgarriak dituzte begi handiak eta puntadun sudurrak jarraian ikus daitekeenez:



























2008/02/03

JAPONIAR kultura II (manga mundua)

Duela denbora batetik hona Japonen indar handia hartu du mangak, bada japonen cosplay deituriko moda bat, hau da, kalera manga, anime edo bideojoku bateko pertsonairen bat bezala jantzita ateratzea.

National Geographic aldizkari ospetsuak horren inguruan idatzi zuen bere edizio frantsesean, eta http://golpedejapon.blogspot.com/2007/09/la-revista-national-geographic-publica.html orrian gaztelerara itzulia aurki dezakegu.
Oso interesgarria iruditu zait artikulua, badira bertan deigarri egiten diren diren datu batzuk, hala nola: "esta devoción por los personajes de manga no es rara en Japón. Se estima que el 50% de la población lee un manga al menos una vez por semana". Egia esan ez dut uste Euskal Herriko biztanleriaren erdiak astero astero zerbait irakurtzen duenik...

Horrez gain artikuluak badio: "El manga es una tribuna libre. Un medio de las masas que trata temas de actualidad (violencia en la escuela, suicidios, envejecimiento de la población…), un tratado existencial, una guía gastronómica, un delirio pornográfico, un panfleto político. Una herramienta pedagógica, pues el Ministerio de Educación ha encargado la realización de un manga en el que se narre la historia de Japón". Zati horrek ere atentzioa deitu dit, nik telebistan ikusitako manga gehienen protagonistak eskola adinean dauden gaztetxoak baitira, eta ez nekien hain gai aniztasun handia zegoela eta suizidioa edo gizartearen zaharkuntza bezalako gai serioak ere erabiltzen zirenik manga munduan. Gainera pedagogikoki ere erabilgarria omen da, agian hemen ere adibide hori har ziketeen eskoletan...

JAPONIAR kultura

Sarrera honetan japoniar kulturari buruzko zenbait bitxikeri azalduko ditut. kultura honi buruz idaztea erabaki dut wikipediak dioen bezalaxe ("La cultura de Japón es especial") kultura japoniarra berezia iruditzen zaidalako.

Orri berdinean zera dio: "Es el resultado de un proceso histórico que comienza con las olas inmigratorias originarias del continente asiático e islas del Pacífico, seguido por una fuerte influencia cultural proveniente de China, y posteriormente un largo período de aislación con el resto del mundo (sakoku) de parte del shogunato Tokugawa hasta el comienzo de la era meiji, a finales del siglo XIX en donde recibe una fuerte influencia extranjera y que se acrecenta después del final de la Segunda Guerra Mundial. Esto dio como resultado una cultura distinta a otras culturas asiáticas".
Japoniar hizkuntzak ere rol garrantzitsua jokatu du kulturari dagokionez.

Esandako guztiaz gain oso bereizgarria da janzkerarekin gertatzen den fenomenoa, izan ere 2 mota aurki daitezke: tradizionala eta modernoa.
Janzkera tradizionalean nahiko ezagunak diren kimonoak aurki ditzakegu (orokorrean egun berezietarako baino erabiltzen ez direnak).
Jazkera modernoari dagokionez barietate handia dago; bada ganguro deituriko moda bat, lolita moda (bere bariante guztiekin), eta gaztetxoen artean modan dago eskolako uniformearekin joatea (moda "kolegiala").

Arte bisualei dagokienez ondorengoak bereizten dira: pintura, kaligrafia, eskultura, ukiyo-e eta ikebana.

Hori guztia japoniar kulturaren zatitxo ñimiño bat baino ez da, baina zatitxo txiki hori soilik ikusita egin dezakegu ideia bat kultura honek duen xarma bereziaz. Hala ere, kultura honetaz gehiago jakin nahi duenak http://es.wikipedia.org/wiki/Cultura_de_Jap%C3%B3n# edo http://sia-news.blogspot.com/2007/10/algo-de-cultura-japonesa-atrav.html orriak bisita ditzake.

2008/02/01

PUNK kultura II

Beno, punkarekin jarraituz, esan beharra dago mugimendu honen elementu deigarrienetariko bat bere estetika dela: koloreetako krestak, arropa apurtua edo gaizki josia erabiltzea, pintxodun pultserak eta lepokoak, inperdibleak...



Hemen punk ideologia irudi bidez laburtzen saiatu nahiz:






anarkia= orden sin autoridad









feminismoa






antifa








antikapitalismoa









antimilitarismoa, antipolizia










animalien eskubideen alde


eta hemen Non Servium taldearen azken diskoko clip bat, "El Imperio Del Mal" hain zuzen ere. Ez da musika punkia oi! musika baizik, baina ondo azaltzen du beren elizaren kontrako jarrera (eta punk-a ere jarrera horrekin ados dago).

PUNK kultura

Jarraian Punk azpikultura ikusiko dugu; agertzen den informazioa wikipediatik dago aterata http://es.wikipedia.org/wiki/Movimiento_punk orritik hain zuzen ere. Baina, bertan agertzen den guztia irakurri nahi ez duenarentzat, niretzako garrantzitsu edo esanguratsuena dena hautatu dut:

"El punk apareció como movimiento musical, entre Londres (Reino Unido), Nueva York (Estados Unidos) y Australia, a mediados de la década de los 70.
El origen del punk se sitúa en una sociedad anglosajona entonces saturada de clichés y convenciones estereotipadas. Jóvenes de los tres países, inspirados por las actitudes transgresoras del rock -y en especial por el sonido del garage rock-, comenzaron a mostrar sus propias formas de rebeldía contra los roles socioculturales, que consideraban hipócritas y tensos, expresándolo a través de transgresiones y provocaciones estéticas, musicales y culturales. El punk fue primeramente un fenómeno estético-musical, que fue tomando la forma de un movimiento estético-filosófico. Más tarde se sumarían reflexiones y posicionamientos políticos y filosóficos lo que lo hicieron un movimiento con ideales propios.
El punk como movimiento social conforma una subcultura heterogénea que aglutina sobre todo:
Anarquismo y algunas corrientes de izquierda.
Feminismo.
• Protestas contra grupos fascistas o de derechas. No obstante, existen grupos de derechas que utilizan la música intensa del punk, el Oi! o el hardcore, para atraer y estimular a los jóvenes que se acercan a ellos, con una fuerte carga derechista, cercana al nazismo y al movimiento obrero de derechas nacional sindicalista.
• Crítica y oposición al sistema capitalista, y los roles sociales que define , a lo que se conoce como "pensamiento único", y la globalización neoliberal.
• Crítica de las instituciones policiales y militares.
Ecologismo y Derechos de los animales.
• Crítica a las instituciones religiosas y los roles que definen.

Como subcultura del rock y el punk, ha menudo ha venido definiendose como expresión de la cultura popular juvenil, con el lema "Do it yourself"( "Hazlo tú mismo"): esta expresión resume tanto los prodecimientos estéticos y de comunicación que lo definen, como una línea de pensamiento más sociológica centrada en la idea de autogestión y de organización política y cultural a escala humana".

2008/01/20

kultura GOTIKOA II

Aurreko bideoaz gain ondorengo leku hauek ere interesgarriak dira guztiz:

-http://www.lovepainfear.blogspot.com/2007/04/si-tu-hijo-es-gtico.html

oso barregarria iruditu zaidan test bat; badakizue, internet asko erabiltzen duen norbait ezagutzen baduzue KONTUZ! XD

-http://www.darklady2504.livejournal.com/1168.html

gotikoaren sorrera, zergatiak, ... eta gaur egungo kultura gotikoa.

-http://www.espacioblog.com/noctem_aeternus/post/2007/05/05/lo-gotico-ase-esta-poniendo-moda-

pertsona baten iritzia da, eta ni pertsonalki guztiz ados nago berarekin: gotikoa modan jarri da eta "itxurazko" gotiko gehiegi dago, gero ez dakitenak kultura gotikoa zertan datzan ere.



kultura GOTIKOA

kultura gotikoari buruz ez dut gehiegi idatziko, horren ordez ondoko bideoa (5 zatitan dago baina dokumental bakarra da) lagatzen dut.
bertan nahiko ongi azaltzen dira gotikoaren sorrera eta zergatiak, eta baita hauek duten munduarekiko ikuspegia.
Beraz, interesa daukan edonork, edota gotikoaz apur bat gehiago jakin nahi duenak, ezin laga dezake bideoa ikusi barik:










2008/01/18

MAYA kultura II


Goian ikus dezakegu gizon maya bat, bere jantzi eta bitxi tipikoekin, eta azpian mayek sortutako bi eraikin



2008/01/15

MAYA kultura

Zibilizazio hau Mexikoko hego hego-ekialdean bizi izan zen, eta kultura aldetik oso maila altua zeukaten; hizkuntzei dagokienez denboraldi luze hartan 44 inguru sortu zituzten. eta gaur egun jende askok uste duenaren kontra, horietako zenbaitek bizirik dirau.
Hainbeste hizkuntza egoteak literatura obra anitzen sorrera ekarri zuen.
Jazkera berezia ere bazebilten: emakumeek huipil-a eta gizonezkoek patí deituriko galtza motza.
Hala ere, jazkera ezberdina zen maila sozialaren arabera.
Mayek oso ondare garrantzitsua laga digute zeramika, eskultura, musika, pintura eta abarri dagokionez.
Horrez gain, gizartea okzidentala ez den beste modu batean zuten eraikia. bertan, emakumeak maila sozial altua izan zuelarik.
Heriotza ikusteko ere modu berezia zuten eta jainko batean ez ezik askotan simesten zuten eta beraientzako sakrifizioak burutzen zituzten, kainkoak odolaren energia kosmikoaz elikatzen zirela uste baitzuten.
Hau guztia ikusi ondoren erraz nabarmentzen dira Maya kultura eta gurearen arteko desberdintasunak, baina gauzak modu global batean ikusiz antzerakotasunak ere badaudela ikus dezakegu: kultura okzidentalean ere hizkuntza bat baino gehiago dago, arteari garrantzia ematen zaio, eta jendeak jainkoan sinesten du (denak ez bagara ere badago sinesmen bat)...
beraz, nire aburuz, Maya kultura ez dago hain urrun eta guztiak hurbildu beharko ginateke apur bat bertara.