Blogarekin hasi nintzenean galdera bat bota nuen jendeak bozka zezan.
Galdera "globalizazioak kultura ezberdinekiko onurak hala kalteak dakartza?" izan zen; eta gehiengoak globalizazioa kultura ezberdinentzako kaltegarria dela bozkatu du.
Ni neu ere ados nago emaitz horrekin.
Globalizazioa onuragarria izan daiteke hainbat faktoreetarako, urruti gertatzen diren gauzetaz adibidez segituan enteraten gara, eta komunikazioa askoz errazagoa da munduko edozein punturekin (teknologia berriek zerikusi handia dute horrekin).
Baina kultura ezberdinen kasuan globalizazioa faktore nahiko kaltegarria dela deritzot.
Izan ere, kultura handiek txikiagoak "jaten" dituzte, hau da, globalizazioa dela eta, dende asko biltzen duten kulturak asko zabaltzen dira eta kultura txikiagoetan sartzen dira, hauei lekua kenduz.
Horrela, zenbait kultura galdu egin dira edota beren funtsa, muina, galdu dute.
Hortaz, gauza batzuetarako positiboa den globalizazioak kultura txiki (eta ez hain txiki) ezberdin asko kaltetzen ditu, eta, horrela jarraituz gero, gerta liteke denboraren poderioz munduko biztanle guztiak biltzen dituzten pare bat kultura erraldoi egotea indarrean eta beste txiki askoren oroimena baino ez...
2008/02/05
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Eskerrik asko blog hau idazteagatik, baliotsua izan zait filosofiako lanak egiteko, kulturari buruz. Hau bai da blog interesgarria!
Publicar un comentario