2007/11/19

Ni neu

Kultura ezberdinak ikusten hasi aurretik nire burua aurkeztuko dut, ondoren kultura ezberdinen munduan guztiz murgildu ahal izateko. Ni Ainhoa Vazquez naiz, gizarte hezkuntza ikasten nago, 2. mailan hain zuzen ere. 19 urte dauzkat eta gotiko eta punk azpikulturak gustoko ditut, nahiko identifikatuta sentitzen naiz beraiekin, hori izan da, beste arrazoi batzuen artean nire blogaren gaia munduko kultura eta azpikultura ezberdinen ingurukoa izatearen oinarria.

zertaz doa hau?

Blog honekin hasteko, lehenik eta behin, bere nondik norakoa azaltzeko aurkezpen txiki bat egingo dut:
Bitakora honen helburua munduko kultura (eta azpikultura) ezberdinetara zertxobait hurbiltzea da, horrela ikus dezagun badaudela mundua eta bizitza ulertzeko mila modu, eta guztietatik zerbait ikas daitekeela.
Nire nahia ez da munduko kultura guztiak hemen azaltzea, baina bai deigarrien iruditu zaizkidanak, edota gure kultura okzidental honekiko gehin urruntzen direnak pixkatxo bat ezagutzea, horrela gure pentsamendua, ideiak eta ikuspuntuak zabal ditzagun kultura anitz daudela ikusiz.