Duela denbora batetik hona Japonen indar handia hartu du mangak, bada japonen cosplay deituriko moda bat, hau da, kalera manga, anime edo bideojoku bateko pertsonairen bat bezala jantzita ateratzea.
National Geographic aldizkari ospetsuak horren inguruan idatzi zuen bere edizio frantsesean, eta http://golpedejapon.blogspot.com/2007/09/la-revista-national-geographic-publica.html orrian gaztelerara itzulia aurki dezakegu.
Oso interesgarria iruditu zait artikulua, badira bertan deigarri egiten diren diren datu batzuk, hala nola: "esta devoción por los personajes de manga no es rara en Japón. Se estima que el 50% de la población lee un manga al menos una vez por semana". Egia esan ez dut uste Euskal Herriko biztanleriaren erdiak astero astero zerbait irakurtzen duenik...
Horrez gain artikuluak badio: "El manga es una tribuna libre. Un medio de las masas que trata temas de actualidad (violencia en la escuela, suicidios, envejecimiento de la población…), un tratado existencial, una guía gastronómica, un delirio pornográfico, un panfleto político. Una herramienta pedagógica, pues el Ministerio de Educación ha encargado la realización de un manga en el que se narre la historia de Japón". Zati horrek ere atentzioa deitu dit, nik telebistan ikusitako manga gehienen protagonistak eskola adinean dauden gaztetxoak baitira, eta ez nekien hain gai aniztasun handia zegoela eta suizidioa edo gizartearen zaharkuntza bezalako gai serioak ere erabiltzen zirenik manga munduan. Gainera pedagogikoki ere erabilgarria omen da, agian hemen ere adibide hori har ziketeen eskoletan...
2008/02/03
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario