2008/01/15

MAYA kultura

Zibilizazio hau Mexikoko hego hego-ekialdean bizi izan zen, eta kultura aldetik oso maila altua zeukaten; hizkuntzei dagokienez denboraldi luze hartan 44 inguru sortu zituzten. eta gaur egun jende askok uste duenaren kontra, horietako zenbaitek bizirik dirau.
Hainbeste hizkuntza egoteak literatura obra anitzen sorrera ekarri zuen.
Jazkera berezia ere bazebilten: emakumeek huipil-a eta gizonezkoek patí deituriko galtza motza.
Hala ere, jazkera ezberdina zen maila sozialaren arabera.
Mayek oso ondare garrantzitsua laga digute zeramika, eskultura, musika, pintura eta abarri dagokionez.
Horrez gain, gizartea okzidentala ez den beste modu batean zuten eraikia. bertan, emakumeak maila sozial altua izan zuelarik.
Heriotza ikusteko ere modu berezia zuten eta jainko batean ez ezik askotan simesten zuten eta beraientzako sakrifizioak burutzen zituzten, kainkoak odolaren energia kosmikoaz elikatzen zirela uste baitzuten.
Hau guztia ikusi ondoren erraz nabarmentzen dira Maya kultura eta gurearen arteko desberdintasunak, baina gauzak modu global batean ikusiz antzerakotasunak ere badaudela ikus dezakegu: kultura okzidentalean ere hizkuntza bat baino gehiago dago, arteari garrantzia ematen zaio, eta jendeak jainkoan sinesten du (denak ez bagara ere badago sinesmen bat)...
beraz, nire aburuz, Maya kultura ez dago hain urrun eta guztiak hurbildu beharko ginateke apur bat bertara.

No hay comentarios: