2008/02/04

MAASAI kultura

Jarraian ikusiko dugun kultura Maasai-ena da. Maasaiak keniako biztaleria osoaren %1-a baino ez badira ere gutako zeinek ez du noizbait beraiei buruzko zeozer entzun? baliteke beren jazkera bereziagatik izatea (kolore bizi eta bitxi askorekin) edota beraien altura dela eta (oso pertsona altuak dira). Baina, hala ere, "maasai" hitza gehiengoarentzako ezaguna izanda ere, benetan ezer gutxi dakigu beraiei buruz:

Maasaiak nomadak dira, behiak zaintzen dituzte (beraientzako sakratuak dira), nahiz eta noizean behin ehizan ere jarduten duten.
"Maa" da beraien hizkuntza, nahiz eta gehiengoak suajiliz ere badakien, eta gaur egun ingeleraz ere bai.
Boma izaneko asentamenduetan bizi dira, non etxolak eraikitzen dituzten.
Poligamoak dira, hau da, gizon batek emakume bat baino gehiago izan ditzake, "ekonomikoki" mantendu ditzakeen guztiak alegia.
Erabakiak hartzeko garaian nagusiekin bilerak egiten dituzte eta eztabaida publikoak egoten dira.

gehiago jakin nahi duenak, beti bezala, wikipedia kontsulta dezake: http://es.wikipedia.org/wiki/Masai

No hay comentarios: